Berriak

Jenderen esku jarri da Bilboko sarbideei eta Abandoko geltoki berriari buruzko informazio azterlana

By 2019 / ekaina / 14 No Comments

Horrela bete egiten da Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak Euskadin abiadura osatzeko adostu zuten egutegia

Estatuko Aldizkari Ofizialak, “Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Informazio Azterlana. Sarbideko Igarobidea eta Bilbao-Abandoko Geltokia” izenekoa jendearen esku jartzen duen Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Orokorraren iragarkia argitaratu du gaurko edizioan.

Iragarkiaren argitalpenak balioan jartzen du Abiadura handia 2023an Euskadin errealitatea izan dadin Arantxa Tapia sailburuak José Luis Abalos Sustapen ministroarekin lortu zuen konpromisoa

Joan den martxoaren 15ean, Azpiegitura Idazkaritza Orokorrak aipatutako azterlana behin-behinekoz onestea eta jende aurreko informazio eta administrazioen entzunaldi prozesuei hasiera ematea erabaki zuen.

Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, bihartik, martxoaren 27tik, aurrera. Epealdi horretan, hala nahi duten pertsona edo talde guztiek trazatuaren kontzepzio orokorrari buruzko oharrak egin ahal izango dituzte, interes orokorrari eta ingurumen eraginari buruzkoak.

Dokumentazio osoa Internetez kontsultatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.fomento.es/ferrocarriles/estudios-en-tramite/estudios-y-proyectos-en-tramite

Dokumentazio bera Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Orokorraren bulegoko egun eta ordu baliodunetan kontsultatu ahal izango da (Plaza de los Sagrados Corazones, 7, Madrid), eta baita Gobernuak Bizkaian duen Ordezkariordetzan ere (Federico Moyúa plaza, 5 – Bilbo).

Beste alde batetik, DOUEak (Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialak), trenbidea Bilbon eta Gasteizen integratzeko Eraikuntza Proiektuei dagozkien aurretiazko informazio iragarkiak argitaratu ditu duela denbora gutxi.

Kasu bietan, egikaritze epealdia 24 hilabetekoa da. Bilbori dagokionak 3,5 milioi euroko aurrekontua du, eta Vitoria-Gasteizkoak 3 milioi eurokoa.