Azken jakinarazpenak
Ez da geltoki hutsa, hiri proiektua da
Egungo trenbide zabalgunea lur azpian sartuz, betidanik banatuta egon diren auzoak lotzen dira, eta, aldi berean, herritarrentzat guneak irabazten dira. Bilbok, atseginagoa, konektatuagoa eta pertsonentzako irekiagoa izango den hiriaren bihotz berria irabaziko du.
Proiektuaren onurak
KONEKTIBITATEAREN HOBEKUNTZA
Lur azpiko intermodal handiari esker, lotura zuzena ezarriko da Penintsulako eta Europako gainerako lekuekin. Hiriaren beraren bihotza, bizkaitarren abiatzeko nasa bilakatuko da, komunikazioen 0 kilometroa. 6 garraio modu baino gehiagok egingo dute bat bertan.
HIRIGINTZA ARLOKO HOBEKUNTZAK
Proiektuak datozen 100 urteetan hiriak egin behar duen bidea markatzen du. Lehen bereizita zeuden auzoak elkartzea eta inguruetako kaleak hobetzea ekarriko du. Etorkizuneko Bilbo eraikitzeko aukera paregabea izango da.
GIZARTE ARLOKO HOBEKUNTZAK
Zauriak ixteko, Bilbo Zaharreko, Abandoko eta Zabalako biztanleak bereizten dituen ehun urte baino gehiagoko trintxera estaltzeko eta herritarrentzat gune berriak egiteko unea heldu da. Etorkizunak, biztanleekin eta bisitariekin atsegina izango den hiria eskatzen du.
Konektatutako gunea
Geltoki intermodaletik 500 metro eskasera Zazpikaleak – Casco Viejo geltokia dago. Bertan konexioa egin daiteke metroaren 3. linearekin eta Euskotreneko linea nagusiekin. Horrela, Abando – Zazpikaleak hiriaren bihotza bilakatuko dira.