Abiadura handiko konexioa

Bere garaian, trenbidea, ekonomia, gizarte eta kultura arloko lehenengo garraiobidea izan zen. Orain, abiadura handiaren garapenarekin, hurrengo pausoa eman da, bidaiariak hirien erdialdera hurbilduz, duela urte batzuk pentsatu ere ezin zitezkeen denbora tarteetan. Horrez gain, orain arte geldoa, deserosoa eta zaharkitua zen distantzia luzeko garraioaren eguneratzea ekarriko du.

Garraiobide jasangarria

Eraginkortasuna eta jasangarritasuna: trena da ingurumenean eragin gutxien duen garraio kolektiboa, bidaiari bakoitzeko energia kontsumoa beste edozein alternatibak duena baino askoz hobea delako, eta pertsonen garraioaren eragina ere murrizten duelako.

Bidaiari bakoitzak errepidez bidaiatuz baino 3-5 bider C02 gutxiago isurtzen du
Eta hegazkinez bidaiatuz baino 7 – 10 bider C02 gutxiago.

Abiadura handia eta intermodalitatea

Abiadura handiko trenek beste edozein garraiobidek baino puntualtasun handiagoa eskaintzen dute. Gainera, internetera konektatu ala telefono deiak egiteko aukera ematen du, modu erosoan bidaiatuz. Penintsulako eta Europako hiriburuekin modu lehiakorretan konektatuko gaitu, denbora tarteak nabarmen murriztuz, eta beste garraio moduekin intermodalitatea bermatuz.

71 BIDE-ZUBIK ETA 80 TUNELEK BILBO ETA EUSKADI BESTE JOMUGA BATZUETARA HURBILTZEN DITUZTE

71 BIDE-ZUBIK ETA 80 TUNELEK BILBO ETA EUSKADI BESTE JOMUGA BATZUETARA HURBILTZEN DITUTZTE

IBILBIDEAREN %29
AIRE ZABALEAN DOA

IBILBIDEAREN %29 AIRE ZABALEAN DOA

%95EKO
PUNTUALTASUNA

%95EKO PUNTUALTASUNA

Abiadura handiko konexioa

Abiadura handiko euskal tartearen irekiera oso une garrantzitsua da kontinentearen kohesiorako. Lehen aldiz, Euskadiko hiriburuak Europako gainerako lekuekin integratuko dira, trenbide sare bateratuan. Ardatz atlantikoak, interes estrategiko handiko mugaz gaindiko igarobideak, oso garrantzi berezia hartuko du.