Hobeto konektatutako lurraldea
Geltoki intermodal berriak erabateko iraultza eragingo du Bilboko eta Bizkaiko garraioan. Proiektuak eragin handia du, lotura zuzena ezarriko da Penintsulako eta Europako gainerako lekuekin ezartzen duen konektibitate berriak irekitzen dituen aukerengatik, ez bertako herritarrentzat bakarrik, baita gure lurraldea ezagutu gura duten pertsonentzat ere.
Modu estrategikoan banatutako gune bakarrak abiadura handiko trena, aldiriak, metroa, tranbia, autobusa eta taxia leku berean egoteko aukera emango du. Horrela, Bizkaiko lehorreko garraioaren erdigunea osatuko da, Europako hiri handien mailan dagoen azpiegitura.
Gune berria hirirako
1800ean lubakia egin zenean, modernotasuna eta iraultza eragin zituen mugikortasunean, baina 150 urte baino gehiagoz hiriaren fisonomia baldintzatu zuen. Orain, abaguneak hiriaren bihotzean dagoen zauri hori sendatzeko aukera eman du.
Trenbide gunea lur azpian sartzeak 128.000 m2 utziko ditu libre hirirako. Etorkizuneko Bilbo eraikitzeko une eta aukera paregabeak dira.
128.000m2
4x Guggenheim edo
2x Iberdrola Dorre
Gizarte arloko onurak
Hirigintza oso tresna indartsua da gizarte arloan onurak sortzeko. Bilbao-Abando proiektuak, euren kokalekua dela eta, hamarkada luzez lubaki batek eta trenbide zabalgune batek bereizita egon diren auzoen azpiegiturak hobetzeko aukera emango du. Beraz, hiriaren gainerakoari eta bertako biztanleei irekitzea beharra da.
Bilbo Zaharreko eta Zabalako mugak desagertu egingo dira, parkeen eta gune publikoen bitartez, bizigarritasunean hobetuz, lehen trenbide azpiegiturek hartutako beste gune batzuetan gertatu zen bezala, Ametzolan, adibidez. Betidanik tren munduarekin oso lotuta egon den auzoarekin zegoen zor historikoa ordainduko da.
Beste alde batetik, geltoki intermodalak eragin ekonomikoa ere ekarriko du, Bilbo hiri handiekin abiadura handiaren bitartez lotzeaz gain, proiektuak hiriaren erdigunea biziberrituko baitu.